Uzarragarako igoera datorren domekan

Usoa Agirre 2004ko mar. 17a, 16:45
Uzarragarako txirrindularitza igoera jokatuko da datorren domekan, martxoaren 21ean. Gazte mailako 200 txirrindularitik gora izango dira parte hartzen. Aurten, gainera, Euskal Herriko txirrindulari ligak antolatu du lehen aldiz.

Gazte mailako Euskal Herriko ligan lau txirrindulari proba egingo dira, Hego Euskal Herriko probintzia bakoitzean bat. Gipuzkoako proba Uzarragarako igoera izango da.

Bi mendate igo eta Uzarragan amaiera

Goizeko 10:00etan irtengo dira txirrindulariak Antzuolatik eta 86 kilometro egingo dituzte. Honako hau izango da ibilbidea: Antzuola - Soraluze - Antzuola - Deskarga - Legazpi - Udana - Oñati - Antzuola - Uzarraga.

Urtero bezala, Uzarraga gainean amaituko dute proba, 12:00ak aldean. Aurten igoeraren 29. aldia izango da.

Iaz, Caja Rural irabazle

Caja Rural taldeko Asier Muxika txirrindulari beasaindarrak irabazi zuen, iaz, 70 kilometroko lasterketa (02:02:48), bigarren urtez jarraian. Ciclos Iturri taldeko Iban González izan zen bigarrena, bi segundora, eta 17 segundora sartu zen, hirugarren, Caja Rural taldeko Ruben Zabaleta. Taldeka ere Caja Rural taldea izan zen garaile.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak