Diru eskean dabiltza herrian eta iruzur itxura du

IratietaIban 2004ko martxoaren 5a

Gure medioa jarraitzen duen batek jakinarazi digu hauxe: etxez etxe dabiltza Antzuolan Bosniar batzuk. Esaten dute ziurtagiri bat dutela Eskoriatzako Udalak emana eta hori erakutsiaz egiten dute eskaera. contributors:

Guk deitu dugu Eskoriatzako Udalera, izan ere Eskoriatzako Udalaren zigilu bat dute-eta. Dirua eskatzen ari dira eta erabiltzen dute, noski, Eskoriatzako Udalaren izena. Handik umeak ekartzeko omen da diru hori. Eskoriatzako Udalean ez diote emakumezko bati ere eman horrelako ziurtagiririk. Ez dakite ezer horren gainean.

Bailarako herri gehiagotan ere badabiltza mota honetako eskaerak egiten. Ez dute hori egiteko Eskoriatzako Udalaren babesik.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak