Datorren asteko asteburuan ere ikusgai egongo da. Honakoa izango da ordutegia: 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara.
Emakumeak argazkitan
Guztira, hogei argazki jarriko dituzte ikusgai. Erakusketaren helburua da emakumeek munduan bizi duten egoera ezagutzera ematea. Besteak beste, honako izenburuak daramatzaten argazkiak egongo dira: Emakume torturatuak, Emakume ekintzaileak eta Gehiegikeriak erlijioaren izenean.
Bestalde, gai horrekin lotutako hitzaldia ere egingo dute; ziurrenik, hilaren 11n, eguena, izango da hitzaldia, baina, baieztatzeke dute oraindik.