Berriro ere argindar barik

Aintzane Irizar 2004ko martxoaren 1a

Gaur, astelehena, 09:30 aldera, berriro geratu dira argindar barik antzuolarrak. Zapatua eta domeka bitartean, 28 bat orduz argindar barik egon eta gero, berriro daude egoera berean.

Zapatuan, 20:00ak aldera, joan zen argindarra Antzuolan eta domekan 00:00 aldera arte ez zen etorri. Herri osoa egon zen argindar barik, pare bat etxebizitza multzo izan ezik. Hainbat arazo eta eragozpen sortu ditu argindar mozketa horrek, eta gaur goizean, berriz geratu dira argindar barik. Iberdrolan esan digutenez, 13:00ak aldera jarriko dute berriro argindarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak