Joan den martitzenean, otsailak 24, bete ziren 25 urte inauguraziotik, baina ospakizuna zapaturako utzi zuten. 65 bat lagun elkartu eta bazkaria egin zuten elkartearen egoitzan.
Herritarrendako ere ospakizuna
Olaldeko kideek nahi izan zuten gainontzeko herritarrek ere ospakizunean parte hartzea, eta salda eta pintxoak eskaini zizkieten goizeko 11:00etan hasi eta 13:00ak alde arte. Eguerdian txikiteoa egin zuten trikitilariekin eta, ondoren, ederto bazkaldu.
Pilota partiduak ere bai
Egun, 60 bazkide ditu elkarteak. Bazkaltzen izan ziren guztiak batera jarrita argazkia egin zuten. Azken 25 urteotan Olaldek pilota taldea kudeatu du. Zapatuan ere kirol horrek izan zuen bere protagonismoa, eta pala partidua izan zen pilotalekuan.