Iberdrolarekin hitz egitea lortzea ere ez da erraza izan. Telefonoak komunikatu egiten zuen uneoro. Hitz egitea lortu denean, ere, ez du azalpenik eman. Eguraldi traketsari bota dio errua, baina ez du azaldu zehazki zer gertatu den ( zuhaitzen bat erori den, posteren bat jausi den ... ).
Iluntzeko zortziretako argia bueltatuko zela esan du Iberdrolak, baina 22:15etan, oraindik argi gabe jarraitzen zuten Antzuolan.