Oraingoz, Udalak izenemate epea zabaldu du, eta udalekuetako egitarau zehatza aurrerago prestatuko du. Izan ere, lehenengo jakin beharra dago zenbat umek hartuko duten parte, zenbat begirale egongo diren
Uztailaren 1etik 15era bitartean izango dira udaleku irekiak; herrian bertan, hortaz. 5 urtetik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitartekoei daude zuzenduta, eta 25 euro kostatuko da. Astelehenetik egubakoitzera, 09:30etik 13:00etara, egunero egongo da ekintzaren bat.
Begiraleei dagokienez, baldintza bakarrak dira 18 urte izatea, gutxienez, eta euskara menperatzea.