Aratusteak elurpean, euripean eta eguzkipean

Aintzane Irizar 2004ko otsailaren 23a

Egubakoitzean hasi zituzten Aratusteetako ekitaldiak herrian. Egun horretan elurra ere egin zigun; zapatuan, berriz, euri zaparradak, etengabe. Domekan, baina, eguraldi ona egin zuen, dantzarien zorionerako.

Egubakoitz arratsaldean, neska-mutikoen txanda izan zen. Mozorrotuta joan ziren denak eskolara, eta handik, frontoira. Torradak eta txokolate beroa zituzten hantxe, askarirako. Ondoren, berriz, Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izan zuten.

Zapatuan, berriz, euripean pasatu zuten eguna mozorrotu zirenek; ez ziren, hala ere, asko izan Antzuolan ibili zirenak. Jende gehiena Bergarara joan zen.

Domekan, baina, eguraldi zoragarria egin zien dantzariei eta giro bikaina jarri zuten herrian. Goizean goizetik, kalean gora eta behera ibili ziren Oinarinekoak. Eguerdian, berriz, dantza saioa egin zuten Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak