Guztia prest dago Aratusteetako Sorgin dantzarako

Leire Kortabarria 2004ko ots. 18a, 16:55
Guztia gertu dago Antzuolako aratuste ospakizun berezietarako. Urte askotako ohiturari jarraituz, Sorgin Dantza egingo dute mutilek meza ostean, hilaren 22an, domeka.

Sorgin Dantza tradizionala da Antzuolan, eta horixe berpiztuko dute aurten ere, hilaren 22an. Meza ostean izango da hori. Aurretik, baina, herrian kalejira egingo dute, hartza, tximinoa eta domadorea lagun dituztela.

Honenbestez, honako egitaraua prestatu dute egun horretarako:

  • 10:00etan: kalejira. Emakume taldeak eta Sorgin dantza taldekoek egingo dute.
  • 12:30ean: dantza emanaldia Herriko Plazan. Umeen saioa, neskena eta Sorgin dantza egingo dituzte.

1885eko ohitura

Dirudienez, Nikomedes Letek irakatsi zien antzuolar batzuei Sorgin dantza. Goizean goiz irten eta baserriz baserri ibiltzen ziren txanpon edo sari bila. 1990ean berreskuratu zuen dantza Oinarin taldeak, eta hurrengo urtean atera zituzten hartza, tximinoa eta domadorea.

Tximinoa ez da Euskal Herriko beste inongo herritan agertzen. Hartzari dagokionez, ez dago jakiterik aratusteetan ateratzen den hartzak zerikusirik duen 1867an Laskurain baserri ondoan hil zutenarekin; gauza jakina da, ordea, hartz hura izan zela Gipuzkoan hil zuten azkena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak