Kalegoi itxita egongo denez, Ondarrera eta Ibarrondora joan ahal izateko, plazatik Ondarrera joan ahal izango da automobilez, gaur, martitzena. Semaforoak jarri dituzte zirkulazioa kontrolatzeko.
Astebete iraungo dute Txorikua etxea eraisteko lanek, eta beste astebete behar izango dute etxeak lagako duen orubean errepidea egokitzeko. Sagasti auzunea eta Kalegoi lotuko dituen errepidea egingo dute, hain zuzen ere. Horrela, alde zaharreko eta Sagastiko zirkulazioak hainbat aldaketa izango ditu.