Bazkalostean hainbat arazo izan dituzte Sagastin egiten diharduten etxebizitzen lanetan, eta moztu egin behar izan dituzte gasa eta ura. Lizarragako hiribidean, Zurrategin eta Sagastin, behintzat, urik eta gasik gabe daude.
Udaletxean azaldu digutenez, arazo horiek konpontzeko lanean dihardute, ura eta gasa lehenbailehen jartzeko.