Basalde auzoan, aurreko zapatuan ospatu zituzten San Blas jaiak. Jende mordoa joan zen hara, opilak bedeinkatzera. Domekan, berriz, Santa Ageda ospatu zuten Galartza auzoan.
Eguraldiak ere lagundu zuen, eta jende asko egon zen Basalde auzoan, San Blas jaien ospakizunetan. Eguerdian meza egon zen, eta ondoren, trikitilariak eta mokadutxo bat jateko aukera. Giroa, ezinhobea.
Domekan, berriz, Galartzako auzotarren txanda izan zen. Santa Ageda ospatu zuten Galartza auzoan. Han ere meza, trikitilariak eta jan-edana.
Santa Ageda bezperan, bestalde, kintoak eta Antzuolako Abesbatzakoak irten ziren kantura. Abesbatzakoek 750 euro batu zituzten, eta Anelkarri eman diote diru hori, euren proiektuetarako.