Diputaziokoen bisita izan dute Elayn

Aintzane Irizar 2004ko ots. 6a, 13:28
Gaur goizean, hilak 6, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako foru diputatu Fernando Tapia izan da Elay enpresa bisitatzen. 2003ko Antton Abadia saria jaso zuen Elayk, eta hori dela eta, bertatik bertara ezagutu nahi izan dute enpresa Diputazioko arduradunek.

Abenduan jaso zuen Antton Abadia saria Elay enpresak, euskara bultzatzeko egin duen lanagatik. Horrexegatik bisitatu nahi izan dute Diputazioko arduradunek Antzuolako enpresa, zela lan egiten duten bertatik bertara ikusteko, alegia.

Fernando Tapiarekin batera, Xabier Huitzi Euskara Normalkuntzarako zuzendari nagusia eta Gotzon Egia Euskara Normalkuntzarako Zerbitzu burua ere hantxe izan dira.

Anaje Narbaiza Trokelayko kalitate buruak eta Juan Jesus Alberdi Elayko zuzendari orokorrak erakutsi die enpresa.

Oroigarria eman diete

Xabier Huitzik oroigarri bat eman dio Anaje Narbaizari. Antton Abadia sarien banaketa ekitaldian, Elayren gaineko bideo bat erakutsi zuten; bideo horretan, Jon Maia bertsolariak egindako bertso bat errezitatzen zuten. Gaur, horren oroigarri moduan, bertso hori koadro baten eman diete Elayko arduradunei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak