San Blas eguna joan den martitzenean izan zen arren, zapatuan ospatuko dute Basalde auzoko San Blas ermitan. Domekan, berriz, Santa Ageda ospatuko dute Galartza auzoan.
San Blas, zapatuan
San Blas, zapatuan
Eguerdiko 12:00etan meza izango da Basalde auzoko San Blas ermitan. Auzotar eta herritar asko hurbilduko da ermitara, San Blas opilak bedeinkatzera. Mezaren ondoren trikitilariak egongo dira eguerdi partea alaitzeko.
Santa Ageda, domekan
Domekan, berriz, Santa Ageda ospatuko dute Galartzan. 12:15ean meza egingo dute, eta ohiturari jarraituz, ogia eta haziak bedeinkatuko dituzte. Ondoren, salda eta txorizoa banatuko dituzte gerturatutako auzotar eta herritar guztiendako. Herriko trikitilariak egongo dira giroa alaitzen.