Pare bat astean ibili dira Saharara bidaltzeko elikagaiak batzen. Eroskin, Juanitaren dendan, Herri Ikastetxean eta udaletxean batu dituzte elikagaiak. Esan bezala, 602 kilo. Diruari dagokionez, berriz, 1.832 euro batu dituzte, guztira. 232 euro batu dituzte herritarren artean artean; beste 1.000 euro Anelkarrek jarri ditu, hainbat ekitalditan batutako dirua; eta gainerako 600 euroak Udalak jarri ditu.
Betaurrekoak ere bidali dituzte
Betaurrezkoz betetako lau kaxa ere bidali dituzte Saharara. Herritarren artean eta Bergarako optika baten batu dituzte betaurrekook Anelkarrekoek. Iaz ere betaurreko mordoa bidali zuten.