Kadeteen futbol taldea kolokan

Aintzane Irizar 2004ko urtarrilaren 23a

Gaur, egubakoitza, erabakiko du Antzuola Kirol Elkarteko zuzendaritzak, kadete mailako futbol taldeak aurrera jarraituko duen ala ez.

Kontua da jokalari justuak dituztela taldean; Gainera, gazte mailako taldean ere antzera dabiltzanez, sei bat kadetek, gazteekin jokatu behar izan dituzte hainbat partidu.

Oraingo asteburuan hasiko da bigarren fasea, kopako fasea, eta elkarteko hainbat arduradunek ez dute nahi horrela jarraitzerik. Horregatik, taldea desegiteko aukera mahai gaineratu dute.

Eguaztenean, kadete mailako entrenatzaileek eta jokalariek batzarra egin zuten, eta taldea desegitearen alde azaldu ziren gehienak.

Orain, baina, kirol elkarteko zuzendaritzak hartu beharko du azken erabakia. Horretarako, gaur, egubakoitza, batzarra egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak