Hiru eta sei urte bitarteko umeendako saioa 18:00etan hasiko da; 6 eta 12 urte bitartekoendako ipuin kontaketa, berriz, 18:30ean.
Abendu amaierarako iragarrita zegoen biharko emanaldia, baina, umeek eskolan hainbat ekitaldi zituztela eta, atzeratzea erabaki zuten.
Ez da Oihulari Clown-ekoak Antzuolan izaten diren lehen aldia. Urrian ere ipuin kontaketa saioa eskaini zuten, Udal liburutegiak antolatuta.