Egubakoitzetan, 09:00etatik 13:00etara bakarrik egongo da zabalik hemendik aurrera KZGunea. Izan ere, oso jende gutxik erabili du zerbitzu hori. Zabalik dagoen ordu horietan, irakasle bat egongo da hantxe, erabiltzaileei beharrezko azalpenak eta laguntza emateko.
Gogoratu ezazue, Internet erabiltzeko doaneko zerbitzua dela KZGunea, eta Olaran etxeko lehen solairuan dagoela.