Aurreko asteko eguenean ekin zioten muga bariko grebari, lan egutegia zela eta, hainbat desadostasun zituztelako zuzendaritzarekin. Zehazki, zapatuetan lan egitearen truke zuzendaritzak eskaintzen zienarekin ez zeuden konforme langileak. Dena dela, azkenean, zuzendaritzaren baldintzak onartu dituzte langileek; apiriletik aurrera, baina, konbenioa negoziatzerakoan, puntu hori ere negoziatzekotan geratu dira langileak eta enpresako zuzendaritza.