"Eruption" areto futboleko txapeldun

Usoa Agirre 2004ko urt. 12a, 14:11
Zapatu arratsaldean hasi eta domekara bitartean jokatu zuten Areto Futboleko 24 orduen Txapelketa. Hamabi taldek parte hartu zuten eta finala "Eruption" taldeak irabazi zuen. Jende ugari hurbildu zen finala ikustera eta giro ederra egon zen pilotalekuan.

Joan den asteburuan gau eta egun areto futbolean jokatzen egon eta gero, batek baino gehiagok gorputza minduta izango du gaur. Ez da gutxiagorako ere. Partidu biziak jokatu zituzten eta ez zen 24 ordutan aspertzeko denborarik izan.

"Eruption" txapeldun

Finalera "Eruption" eta "Jo Ta Ke" taldeak iritsi ziren. Ez zen partidu ona izan: gau eta egun jokatzen aritu ostean nekatuta zeuden bi taldeak eta bat baino gehiago min hartuta ere bazegoen. Hala ere, ahal zuten guztia eman zuten bi taldeek eta bietan onena "Eruption" izan zen. 7-4 emaitzarekin amaitu zen partidua.

Giro ederra pilotalekuan

Domekan arratsaldeko 19:00etan hasi zen finala eta pilotalekua jendez bete zen. Talde bateko eta bestekoen aldeko oihuak entzun ziren, baina "Eruption" taldekoen aldekoak izan ziren gehienak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak