Areto-futboleko 24 orduak asteburuan

Usoa Agirre 2004ko urtarrilaren 9a

Urtarrilaren 9a eta 10a bitartean jokatuko dute Antzuolako Gazte Asanbladak antolatu duen areto-futboleko 24 orduak txapelketa. Hamabi taldek hartuko dute parte.

Egubakoitzean arratsaldeko 7etan hasi eta zapatuko arratsaldeko 8ak arte, gau eta egun futbol partiduak jokatuko dituzte gazteek herriko pilotalekuan.

Hamabi talde

Bost kidetik hamar kide arteko hamabi taldek hartuko dute parte Antzuolako Gazte Asanbladak antolatu duen txapelketan.

Talde bakoitzak noren aurka jokatuko dituen partiduak zozketa bidez erabaki zuten joan den abenduaren 26an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak