Independentzia Eguna, martxoan

Urtero urtarrilean ospatzen duten arren, aurten martxora atzeratu dituzte Independentzia eguneko ospakizunak. Halaxe jakinarazi berri digute antolatzaileek. Abenduaren 12an bete ziren 375 urte Antzuolak independentzia lortu zuela.

Gabon osteko lehendabiziko zapatuan ospatu ohi dute Antzuolan Independentzia Eguna. Aurten, baina, ospakizun egun hori atzeratzea erabaki dute antolatzaileek; hala, martxorako antolatuko dituzte ospakizunak.

Atzerapen horren arrazoia da, alde batetik, urtarrilean sekulako hotza egiten duela frontoian, eta bestetik, Gabon jaiak pasatu berri izaten direla eta jendea nekatu samar ere egoten dela. Horregatik guztiagatik, aurten, martxoan ospatuko dute Independentzia Eguna. Oraindik, baina, ez dute datarik zehaztu.

Berez, abenduaren 12an da Antzuolaren independentziaren urteurrena. 2003ko abenduaren 12an 375 urte, hain zuzen ere, bete dira Antzuola Bergaratik banatu zela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.