Areto-futboleko 24 orduetarako izen ematea, abenduaren 25a baino lehen

Eneida Iturbe 2003ko abenduaren 18a

Antzuolako Gazte Asanbladak areto-futboleko 24 orduak antolatu ditu urtarrilerako. Parte hartu nahi duten taldeek abenduaren 25a baino lehen eman beharko dute izena.

Datorren urteko urtarrilaren 9 eta 10a bitartean jokatuko da Antzuolako Gazte Asanbladak antolatu duen areto futboleko 24 orduak txapelketa. Orduan, egun eta gau futbol partiduak jokatuko dituzte herriko pilotalekuan.

Parte hartu nahi dutenek 5 kidetik 10 kide arteko taldeak osatu beharko dituzte, eta Larrea edo Mox tabernan izena eman beharko dute. Horretarako epea abenduaren 25ean amaituko da. Talde bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du.

Zozketa, abenduaren 26an

Talde bakoitzak noren aurka jokatuko dituen partiduak zozketa bidez erabakiko dute. Zozketa egiteko abenduaren 26an elkartuko dira arratsaldeko 19:30ean udaletxean. Dirua ere orduan jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak