Herriko pilota txapelketako finalak abenduaren 20an jokatuko dituzte

Eneida Iturbe 2003ko abe. 16a, 14:59
Azken zazpi urteetan bezala, herriko eskuz binakako pilota txapelketa jokatu dute zenbait pilota zalek. Orain, azken txanpan dago txapelketa eta finalak jokatzea besterik ez da geratzen. Horiek datorren zapatuan jokatuko dituzte, goizeko 10:00etan hasita.

Herriko eskuz binakako VII. txapelketako finalak datorren zapatuan jokatuko dituzte aurreko asteetako partiduetan sailkatu diren bikoteek. Goizeko 10:00etan bigarren mailako finala izango da; Pagaldaik eta Sanchezek Bastarrika eta Zabaloren aurka jokatuko dute. Partidu hori amaitzean lehenengo mailako finala jokatuko dute Oruesagasti eta Muruamendiaraz elosuarrek Biteri eta Unanueren aurka. Bi partiduak amaitzean sari banaketa egingo dute.

Guztira hamazazpi bikotek hartu dute parte txapelketan. Azaroaren 1ean jokatu zituzten lehen partiduak, eta pasa den zapatuan izan ziren finalerdiak.

Antolatzaileak, gustura

Antolatzaileak oso gustura daude, parte-hartzea handia izan delako eta jokalariek ez dutelako hitzorduetara kale egin. Datorren urterako aldaketaren bat egitea ere pentsatzen ari dira; beharbada ,bi mailatan aritu beharrean bakarra egongo da hurrengoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak