Hika Teatroaren 'Arrautza delikatuak' lana, abenduaren 21ean

Eneida Iturbe 2003ko abe. 15a, 14:35
Antzerkia ikusteko aukera izango da domeka honetan Antzuolan. Hika Teatroak Arrautza delikatuak lana aurkeztuko du Eskolako aretoan arratsaldeko 19:00etan. Saioa hamabi urtetik gorakoei zuzendua dago eta sarrera doan izango da.

Mikel Laskurain eta Belen Cruz-ek antzezturiko lana da Arrautza delikatuak. Taberna batean hasten da istorioa, emakume batek ikerketa bat aurkeztuko die tabernan dauden txikiteroei. Horietako bat emakumea bere aiton-amonen istorioa kontatzen ari dela ohartuko da.

Arrautza delikatua, euskara

Hortik aurrera hiru istorio ezberdin tartekatuko dira, eta fikzioa fikzioaren barruan kokatuko da. Bi pertsonaia horien bidez arbasoetatik hasi, frankismoa igaro eta egungo garaira arteko ibilbidea egingo dute ikusleek. Beti ere, arrautza delikatuez arituko dira protagonistak. Zer ote dira arrautza delikatuak? Taldekoen hitzetan "gure hizkuntza da arrautza delikatua eta zaindu beharra dago, usain ederrik, zapore gozorik eta kolorerik gal ez dezan".

Ibilbide luzeko taldea

Hika Teatroa 1989an sortu zuten Eusko Jaurlaritzaren Arte Dramatikoko Zerbitzuko azken kurtsoan zeuden ikasle batzuk. Kalean eta gaztelaniaz egin zituzten lehen antzezpenak. Azkenaldian Arrautza delikatuak eta Ai ama! lanak antzezten aritu dira. Baina, duela pare bat aste, beren lan berria aurkeztu zuten, Ixa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak