Pilota txapelketako finalerdiak zapatuan

Usoa Agirre 2003ko abenduaren 12a

Herriko Eskuz Binakako VII. Txapelketa azken txanpan da. Zapatuan, hilaren 13an, finalerdiak jokatuko dituzte eta hilaren 20an finalak. Lehenengo mailako finalerdietako bat jokatu dute jadanik.

Oruesagasti eta Muruamendiaraz elosuarrek 18-14 irabazi zieten finalerdia Lizarralde eta Aranburuk osatutako bikoteari joan den martitzenean. Beraz, Elosuko bikotea lehen mailako finalean izango da.

Zapatuan goizeko 10:00etan hasita jokatuko dituzte beste finalerdiak. Honako hauek izango dira jokatuko dituzten partidak:

1. maila

  • Andres Arbulu eta Jose Mari Mendizabal vs. Jon Gurutz Biteri eta Iban Unanue.

2. maila

  • Jon Pagaldai eta Sergio Sánchez vs. Mikel Larrañaga eta Julen Iparragirre.
  • Miguel Mari Jauregi eta Mikel Muguruza vs Jose Mari Bastarrika eta Josu Zabalo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak