Nerea Altunaren aurpegia ezaguna egingo zaio zenbaiti; izan ere, Antzuolako gazteen aisialdia aztertzen dihardu. Hain zuzen ere, aurreko astean eman zion hasiera ikerketari Txatxilipurdiko kide den Nereak. 12-17 urte bitarteko gazteen iritzia jakiteko, horiei inkestak banatzen aritu da egun hauetan. Datozen bi hilabeteetan gazteen iritziak eta herriko hainbat eragilerenak jasoko ditu.
Ikerketako emaitzekin txostena idatziko du, eta horren arabera gazteei herrian zer eskaini erabakiko da. Guztia egiten lau hilabete emango dituzte.