Antzulako inguruak ezagutzeko irteera egingo du Arrolak domeka honetan. Ibilbidea Herriko Plazan hasiko dute eta Aristiberrira joango dira; handik Misora igoko dira. Rancho Alegren egingo dute hamarretakoa eta horren ondoren Landatxotik behera itzuliko dira.
Parte hartzeko ez dago izena eman beharrik; joan nahi duen guztiak goizeko 09:00etan Herriko Plazan egon beharko du. Berez, aurreko astebururako pentsatua zuten irteera hori, baina atzeratu egin dute.