Iñaki Toledo, Euskadiko Oilagor Txapelketan

Eneida Iturbe 2003ko aza. 27a, 14:08
Iñaki Toledok, Gipuzkoako Oilagor Txapelketa irabazi ostean, Euskadikoan parte hartuko du domekan, azaroak 30.

Iñaki Toledo antzuolarrak Euskadiko Oilagor Txapelketan parte hartuko du domeka honetan, azaroak 30, Leitzarango ibarrean. Gipuzkoako txapelketan garaile izan zen eta hala lortu zuen besterako txartela. Hamar aurkari izango ditu: lau gipuzkoar, hiru bizkaitar eta beste hainbeste arabar.

Txapelketetan esperientzia handiko da Iñaki, izan ere, azken urteetan Gipuzkoa, Euskadi eta Estatu mailakoetan izan da. Beti ere Moon bere txakurrak lagunduta.

Ehiza denbora-pasa baino gehiago da Iñakirendako. Azarotik urtarrila bitartean astean gutxienez lau egunetan egiten du ehizan. Nafarroa, Trebiño eta Huescako mendiak gustatzen zaizkio horretarako, baina Antzuolan ere aritzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak