Baserri ingurunean sortutako plastikoa bilduko du Deba Garaiko Mendi Nekazaritza Elkarteak. Plastikoa ateratzeko eguna datorren martitzena, azaroak 25, izango da. Gure Txokoko aparkalekuan utzi beharko da plastikoa martitzen arratsaldez, eta bilketa hurrengo goizean egingo du Elkarteak.
Ondorengo materiala jasoko dute: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen dena, negutegietan eta ortuan lurra estaltzen duena, eta negutegiko plastiko zuria. Plastikozko sokei dagokienean, lokarri bezala erabiliko direnak bakarrik bilduko dituzte.