Elkarrik Bake Konferentzia berrirako sinadurak bilduko ditu domekako gaztaina erre janean. 18:00etatik 20:00ak arte mahaia jarriko dute herriko plazan hala nahi duenak sinatu dezan. Gaztaina erre jana ere 18:00etan hasiko da.
Elkarriren helburua 100.000 sinadura lortzea da Parlamentuetan elkarrizketa foro alderdianitza proposatzeko. Urrian hasi zuten bilketa Euskal Herri mailan eta baita Antzuolan ere. Udaletxean eta Itzar liburu dendan dago sinatzeko aukera.