Antonio Merino antzuolarrak Asier Zarragari eskua emanda gurutzatu zuen Bilboko Herri Kroseko helmuga aurreko domekan. Eurak izan ziren lasterketako bizkorrenak eta lehen postua lortu zuten. Hogeita hamaika minutu eta hogeita hamalau segundu behar izan zituen Antonio Merinok lasterketako 10 kilometroak burutzeko.
Gazte zein edadetuek hartu zuten parte Bilboko Herri Krosaren hamaseigarren edizio honetan. Aurten inoiz baino gehiago izan ziren, 10.107.