Maristen eraikina zegoen lekuan aparkalekua jarri du Udalak. Eguzki auzotik sartzen da aparkalekura eta aste batzuk daramatza irekita. Dena den, oraingoz auto gutxi ikusten dira han.
Toki honetan gizarte etxea eraikitzeko asmoa dago, baina lan horiek 2005eko urtarrilean hasiko dira gutxi gorabehera. Udalak ordu arte lekua aprobetxatzea erabaki du.
Aparkalekuaren gainaldean, autobus geltokiaren ondoan, egurrezko horma bat jarri dute, behera inor eror ez dadin.