Kristina Pavok lortu du toponimia beka

Usoa Agirre 2003ko aza. 12a, 14:07
Kristina Pavo antzuolarrak eskuratu du Antzuolako toponimia aztertu eta biltzeko ikerketa beka. Udalak deituriko lehiaketara bi aurreproiektu aurkeztu zituzten eta Kristinarena aukeratu du epaimahaiak.

Kristinak ilusioz hartu du berria. Euskal Filologia ikasi eta euskaltegi batean irakasle aritu ondoren, beste pauso bat emateko aukera paregabea iruditzen zaio beka hori: "Toponimia gure hizkuntzaren lekukorik zaharrena denez", oso interesgarria iruditzen zaio hori biltzea.

Urtebeteko epea

Urtebeteko epea eman diote ikerketa egiteko eta horretan buru-belarri aritzeko asmoa dauka. Bere lana herriko tokien izenak jaso, aztertu, sailkatu eta arautzea izango da. Hala, baserriak, iturriak, mendiak eta beste hainbat lekuren izenak izango ditu aztergai Kristinak.

Helburua: ondare historikoa gordetzea

Lanaren helburua ondare historikoa jaso eta galtzeko arriskua duten izenak gordetzea izango da. Informazioa lortzeko idatzizko dokumentuak aztertuko ditu, baina ahozko iturriak ere erabiliko ditu: zenbait herritar nagusi elkarrizketatuko ditu; izan ere, haiek ezagutzen dute ondoen herriko toponimia zaharra.

Ikerketaren jarraipena

Euskaltzaindiko kide batek zuzenduko du Krsitina Pavoren ikerketa. Lanaren segimenduaz, berriz, jarraipen batzorde bat arduratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak