Aitor izan zen helmugara iritsi zen lehen antzuolarra eta ordubete hamasei minutu eta hamasei segundo behar izan zituen lasterketa burutzeko, anaiak baino segundo bat gutxiago. Hirugarren herritarra Igor Labaien Olasolo izan zen.
Emakume bakarra
Guztira 17 antzuolar iritsi ziren lasterketako helmugara, 16 gizonezko eta neska bakarra: Leire Larrea. Hark bi orduan bete zuen Behobiatik Donostiarainoko bidea.