Zapatu arratasaldean, umeendako ipuin kontaketa saioa egongo da, Udal Liburutegiak antolatuta. Oihulari Clown taldeko kideek jardungo dute ipuinak kontatzen.
Bi saio, hain zuzen ere, egingo dituzte bihar arratsaldean. Alde batetik, 6 urtetik beherakoendako saioa egingo dute; 18:00etan izango da hori, Udal Liburutegian. Horren ondoren, 18:30 aldera, 6 eta 12 urte bitartekoendako saioa egingo dute, hori ere liburutegian.
Antzerkia eta ipuin kontaketak
Oihulari Clown taldeak clown teknikan oinarritutako antzerkia egiten du, batez ere, baina ipuin kontalariak ere badira. Bihar Txefo eta Bea ipuin kontalariek jardungo dute herriko umeei ipuinak kontatzen.