Aurkeztu dute webgunea

Aintzane Irizar 2003ko urriaren 21a

Zapatu eguerdian politikari eta herritar ugai batu zen Olaran etxean, Udalaren webgunearen aurkezpenean. Pantaila handi bat jarri zuten hantxe, webgunearen orri ezberdinak banan-banan ikusteko.

Webguneak:"http://www.antzuola.com/" eskaintzen duen informazio eta aukera guztiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten zapatu eguerdian aurkezpenean egon zirenek. Hantxe izan ziren, besteak beste, Jose Angel Zabalo alkatea, Iñigo Ramírez de Okariz Kultura, Euskara, Kirola eta Hezkuntza batzordeko burua eta Amaia Zabaleta udal teknikaria.

Aurkezpenaren ondoren, KZGunea zabaldu zuten, eta Interneten nabigatzeko aukera izan zuten herritarrek. Baita aurkeztu berri zuten herriko webgunea norberak ikustekoa ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak