Maiatzeko hauteskundeak eta gero, ekainaren 14an egin zuten udalbatza berria osatzeko osoko bilkura. Hantxe, EAJ-EAko bost zinegotzik hartu zuten kargua, nahiz eta emaitza ofizialen arabera zortzi zinegotzi lortu zituen koalizioak. Kargurik hartu ez zuen hiru horietako batek, Gurutz Madariagak, hain zuzen ere, urriko osoko bilkuran hartu zuen kargua.