Web gunea zapatuan aurkeztuko du Udalak

Aintzane Irizar 2003ko urr. 14a, 19:10
Olaran etxeko areto nagusian egingo dute Udalaren web gunearen aurkezpen ekitaldia zapatuan, 12:00etan. Besteak beste, herriko ekitaldien eta oharren berri emango dute orri nagusian.

Internet azkenaldian hartzen dabilen indarra ikusita, Udalak aspalditik zuen web gunea egiteko asmoa. Azkenean, sarean dugu Antzuolaren gaineko informazioa eskaintzen digun web gunea.

Udaleko arduradunen helburua da bai herritarrengana eta bai kanpotarrengana iristea.

Herritarren kasuan, herriko hainbat berriren, oharren eta egongo diren ekitaldien berri emateko, batez ere. Bestalde, web gunearen bitartez Udalarekin harremanetan jartzeko aukera ere izango dute herritarrek: diru-laguntzen berri jasotzeko, eskaerak egiteko...

Kanpokoendako, berriz, beharbada interesgarriagoak izango dira herriko artea, historia edo jaien gaineko atalak, esaterako.

KZGunea bisitatuko dute

Aurkezpen ekitaldian, bide batez, KZGunearen berri emango dute, gune horren erabilpena bultzatzeko. Olaranen dago KZGunea, eta aurkezpenaren ondoren bertan nabigatzeko aukera egongo da. Horrela, herritarrek web gunea bertatik bertara ezagutu ahal izango dute.

Gogoratu ezazue astelehenetik egubakoitzera, 16:00etatik 20:00etara egoten dela zabalik KZGunea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak