Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia onartu dute

Aintzane Irizar 2003ko urr. 7a, 14:25
Herriko hirigune historikoari dagokion plan berezia onartu du urriko osoko bilkuran udalbatzak. Orain, jendaurrean jarriko dute plan berezi hori, nahi duenak alegazioak aurkeztu ditzan. Iñaki Berasategi arkitekto bergararrak egin du dokumentua.

Arau subsidiarioen berrikuspena aurrera doa eta badirudi laster onartuko duela Foru Aldundiak behin betiko dokumentua. Arau horiek hainbat gune urbanistikotan banatzen dute herria; horietako bat da hirigune historikoa. Gune horixe, hain zuzen ere, arautuko du onartu berri duten planak.

Aurreko asteko egubakoitzean onartu zuten behin-behineko dokumentua; behin hori onartuta, hilabetez jendaurrean jarriko dute plana, nahi duenak alegazioak aurkeztu ditzan.

Plan Bereziaren helburua da herriaren gune hori babestea eta mantentzea, baina, era berean, baita bertako bizilagunen bizi kalitatea eta eraikinen kalitatea bera hobetzea ere.

Irizpide zehatzak

Oso zehatza da plana; irizpide zehatzak markatzen ditu, eraikinei eta gai urbanistikoei dagokienez. Besteak beste, hiriguneko eraikin guztiak banan-banan aztertu dituzte eta bakoitzaren gaineko irizpideak markatu. Horrela, hainbat kategoriatan banatu dituzte eraikin guztiak: babes berezia behar dutenak, babes ertainekoak, oinarrizko babes mailako behar dutenak, ordezkagarriak edo hirigunearekin bat ez datozenak izan daitezke eraikinak.

Lizarragako hiribidea, Kalebarren, frontoirako bidea, Herriko Plaza, Buztinzuri, Ondarre plaza eta Kalegoi hartzen ditu barne plan bereziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak