Marco Antonio eta Hong Kong-eko bahiketa filma izango da aurtengo lehena. Domekan, hilak 12, izango da hori Olaran etxean, 16:30ean. Hilaren 19an, Nafarroa Oinez dela eta, ez dugu emenaldirik izango. Hurrengo astean, 26an, 101dalmatas II filma izango dugu eta azaroaren 2an, Ametsen lapurra. Emanaldi hauek, batez ere, herriko umeei zuzenduta daude eta euskarazko filmak ekartzen saiatzen dira arduradunak. Bitik bat, gutxienez, euskarazkoa izango da.