Urriaren 18an egingo du Udalak herriko webgunearen aurkezpena. Olaran etxean egingo dute aurkezpena, 12:00etan. Aspaldi dago sarean web gunea, baina, oraindik ez dute aurkezpen ofizialik egin.
Bertan enpresak diseinatu du webgunea, eta hainbat atal ditu. Udaleko berriak, agenda, herrian egin daitezkeen ibilaldiak eta herriaren historia topatuko ditugu, besteak beste, web gune horretan.
Bide batez, web gunea aurkeztearekin batera, KZGunearen berri ere emango dute Udaleko arduradunek. Olaran etxean bertan dago KZGunea eta hara bisitalditxoa egingo dute. Kontua da jende gutxi ibiltzen dela bertan, eta eskaintzen dituzten zerbitzuak jakitera ematea nahi dute.