Juan Tomas Erostegi, Juan Simon Aristi, Josu Zabalo edo Balendin Zabalorengana jo beharko duzue izena emateko, urriaren 10a baino lehen.
Gipuzkoako txapelketa
Bestalde, Gipuzkoako Pilota Txapelketa oraingo asteburuan bertan hasiko da. Zapatuan, 17:30ean, Antzuolan jokatuko dute lehendabiziko partidua, eskuzko txapelketan diharduten nagusiek, Josu Agirrek eta Xabier Biterik, Usurbilgo Andazpe elkartekoen aurka. Kadeteen mailan, Aitor Jauregik, Aitor Mendizabalek eta Asier Longaresek jokatuko dute txapelketan; palaz, Gotzon Zabalok eta Iker Mansok; eta infantil mailan, azkenik, Aitzol Iturbek eta Ibai Zabalok.