13 plato jo ditu Gonzalo Gilek eta bera izan da gaur tiratzaile onena Oñatiko Txopekua tiro zelaian. Herrien arteko txapelketako hirugarren saioa jokatu dute eta hurrengo onenak Jose Luis Moreda (Urretxu) eta Alfredo Castrlllo (Legazpi) izan dira.
Txapelketa horretan Oñatiko, Bergarako, Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko plater-tiratzaileek hartzen dute parte eta gaurkoan 32 lagun elkartu dira. Lagunarteko txapelketa da eta bost saiotan jokatzen da. Datorren astean Zumarragan egingo dute eta apirilaren 17an azkena Urretxun.
Txapelketa ofiziala, domekan
Hurrengo aste bukaeran txapelketa ofiziala hartuko dute Txopekua tiro zelaian. Plater-tiraketa probintziala egingo dute bertan.