Oñati Ziklo Kros Taldeak 2011-2012 denboraldian 20 frogatan parte hartuko du. Besteak beste, Euskal Herria, Burgos eta estatu mailako bestelako txapelketetan.
Zuzendari lanetan Josu Alberdi eta Ruper Arkauz, eta mekanikan Jon Arkauz arituko dira.
Arrikrutz-Oñatiko Kobak izango da babesle nagusia, Lizarralde Kirolak eta Rogerrekin batera.
Zapatuko aurkezpen ekitaldian, bizikleta munduko elkargune bihurtu nahi Arrikrutz-Oñatiko Kobako harrera etxea.
Aurkezpen ekitaldian parte hartuko dute Oñatiko Udalak, Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziaren bitartez, eta Oñatiko Ziklo Kros Taldeak.