Zerbitzu gutxi izango da bihar, grebaren ondorioz

Mirari Altube Arrese 2011ko urtarrilaren 26a

Aretxabaletako enpresa eta komertzio askotako langileek greba egingo dute bihar. Arkupe kultura etxea itxita egongo da, baita herriko denda eta ostalaritza zerbitzu gehienak ere. Udaletxean ez dute zerbitzurik emango (udaltzainak izango dira), baina Zainduz gimnasioak ohiko ordutegia izango du.

Grebarekin bat egingo dutenen artean daude: Copreci, Arizmendi ikastola, Kurtzebarri eskola (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza), institutua, Udal langileak, Arkupeko langileak eta Aretxarte merkatarien elkartea.

Enpresa batzuetan oraindik ez dute erabaki; gaur arratsaldean egingo dituzte asanbladak, tartean CVL lantegian eta Udal euskaltegian.

Arkupe kultura etxea itxita izango denez Leizarra musika eskolak ez du izango eskolarik.

Zainduz gimnasioan, ostera, ez dute egingo grebarik eta ohiko ordutegia izango du. GSR zaharren egoitzan lan egiten duten Udal langileek ere ez dute grebarik egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak