Zabalik dago Gabez Takarraran probarako izenematea

Mirian Biteri 2011ko ekainaren 5a

Eskoriatzako kirol elkarteak antolatuta Debagoienean gauez egiten den Gabez Takarraran izeneko lehenengo mendi lasterketa izango da zapatuan, hilak 11.

Lasterketak 20 kilometro izango ditu, eta mila metro pasatxoko desnibel positiboa; Atxorrotz eta Asentzio igoko dituzte parte-hartzaileek. Izenematea zabalik badago ere, antolatzaileek jakinarazi dute egunean bertan ere eman ahalko dela izena, 22:00ak baino lehenago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak