Bergarako Ariznoa taldeak egubakoitz arratsaldean egin zuen erakustaldia. Aurten, Bergarako taldeak maila altua erakutsi du parte hartu duen txapelketetan. Ariznoako lau talde norbere mailako Gipuzkoako txapeldun izan dira, eta horietako batek Euskadiko txapelketa ere irabazi du. Egubakoitzean, guztira, 130 gimnastek hartu zuten parte Labegaraietan urte bukaerako erakustaldian.
Aloña Mendik, berriz, Zubikoan eman zion ikasturteari bukaera. Atzoko ekitaldian Aloña Mendiko gimnasia taldea osatzen duten 60 gimnastek parte hartu zuten ekitaldian.
Ariznoako 3 talde, Oñatin
Gipuzkoako txapelketa irabazi duten Ariznoako hiru taldetan hiru oñatiar aritzen dira eta talde horiek ere gonbidatu zituzten atzoko ekitaldira.