Ur handiek ekarritako enbor batek eragozpenak sor ditzakeen beldur da Udala

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 7a

Aramaio ere ez da libratu asteburuko euriteak sortutako kalteetatik. Hala, Udalak gaur bertan herritar baten deia jaso du enbor handi bat errekan geratuta dagoela esanez. Herriko plazaren atzealdeko etxeen altueran dago enborra eta URA ur agentziakoei deitu die Udalak enborra ken dezaten. Bestalde, Arrasaterako bidean putzuak eta lurjausi txikiak izan dira. Eta ez hori bakarrik, etxeetara heldu den ura ohi baino zikinagoa izan da asteburuan.

Plaza atzealdeko etxeen altueran dagoen enborrak orain bertan ez du arrisku handirik suposatzen eta Lierni Altuna alkateordeak honela azaldu du: "Errekan geldi ez du kalterik eragiten, baina beldur gara urak handitu, aurrera egin, eta zubi edo presa baten kalteak eragin ditzakeelako". URA agentziakoak jakinarazi diete lanez gainezka daudela eta ahal dutenean agertuko direl enborra kentzera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak