Soraluce BKE eskubaloi taldeak galdu egin du, joko gorabeheratsua egin ostean (38-34)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 13a

Josetxo Muniategiren mutilek 38-34 galdu dute El Pilar taldearen aurka. Bergararrek ez dute egun ona izan eta "oso joko gorabeheratsua" egin dute, Muniategiren arabera: "Tarte onak eta oso txarrak izan ditugu. Bi tantotara gerturatzen ginen baina gero tarte negargarri bat egin ostean sei puntutara jartzen ginen atzetik". Beheraldi horietan defentsan "oso ahul" egon direla uste du Bergarako entrenatzaileak: "Azken partiduetan ez gabiltza atzean sendo", gaineratu du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak